Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frantziako Tourrean ariko den Euskaltel Euskadiko bederatzikotea Ziordian bildu da gaur goizean, Tourrera begira taldean entrenatu ahal izateko. Tartean zeuden Gorka Verdugo eta Egoi Martinez etxarriarrak. Goizeko 10:30 inguruan entrenatzen hasi eta arratsaldeko 3:30ean despeditzea da asmoa, eta goizeko 10:15ean Gorka Verdugok adierazi digunez, "oraindik ez digute nondik ariko garen esan". Hortaz, entrenu ibilbidea bera sorpresa zen txirrindulariendako. Entrenamendua bi tandatan egitea aurreikusten zuten: lehenik karretera bizikletarekin aritu eta ondoren erlojupeko bizikletarekin. Dauphiné Liberén aritu zirenak - tartean Verdugo eta Martinez - gogorrago ariko dira aste honetan eta hurrengo astean atseden hartuko dute, uztailaren 4an Monacoko irteeran puntu gorenean egoteko.