Udako Triatloi Eskolan izen ematea zabalik

Guaixe 2009ko ekainaren 23a

Urdiaingo igerilekuetan emanen dira eskolak, uztailaren 6tik 10era. Uztailaren 2ra bitartean apunta daiteke, Sakanako Mankomunitateko Kirol ZerbitzuanSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Nafarroako Kirol Institutuaren eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzarekin Udako Triatloi Eskola antolatu du. 10 urtetik 16 urtera bitarteko haurrek triatloian murgiltzeko aukera izango dute, uztailaren 6tik 10era, goizeko 11:00etatik 13:00etara Urdiaingo igerilekuetan. Izen ematea zabalik dago Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan, uztailaren 2ra bitartean, 948 464 866 telefonora edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikora joz. 25,9 euro ordaindu beharko dira Euskadiko Kutxako 3035 011693 116.0.00332.8 kontu zenbakian, eta ikasle bakoitzak Urdiainera joan-etorria antolatu beharko du. Lourdes Balza de Vallejo izango da Udako Triatloi Eskolako monitorea. Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza elkartzen dituen jarduera honetan teoria eta praktika uztartuko dituzte bertan izena ematen duten gaztetxoek, eta landuko duten metodologia jokoen bidezkoa izanen da batez ere. Sakanako VII. Triatloia uztailaren 11n UrdiainenUdako Triatloi Eskolan parte hartzen dutenek sekulako aukera ona izango dute Sakanako VII. Triatloia prestatzeko, klaseak uztailaren 6tik 10era izan eta aipatu proba uztailaren 11n jokatuko baita Urdiaingo igerilekuetan, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta.