Raquel Paniagua lehena izan zen gazteen mailan, Unai Baztan bigarrena benjamin mailan eta Mireia Rivero hirugarrena kimuetan Ekainaren 13an II. Gasteiz Hiria Irristaketa Trofeoa jokatu zen Gasteizko Ariznabarrako pistetan. Proba baliagarria zen Zaragozan, Nafarroan eta Gasteizen jokatzen den Interterritorial txapelketarako. Sakanako 12 irristalari aritu ziren bertan, eta primerako lana egin zuten. Gasteizko Trofeoan, Gazte mailan lehen tokian sailkatu zen San Juan taldean dabilen Raquel Paniagua altsasuarra. Benjaminetan Unai Baztan (Altsasu Irristaketa Taldea) bigarrena izan zen, eta kimuetan Mireia Rivero (Olaztiko Sutegi) hirugarren postuan sailkatu zen. Hirurek trofeoa jaso zuten eta argazkian hirurak ere azaltzen dira, kontentu, podiumean izan zuten postu berberean kokatuta: lehena Paniagua, bigarrena Baztan eta hirugarrena Rivero. Interterritorial txapelketari dagokionez, une honetan gazte mailan Raquel Paniagua doa lehena, eta Sandra Villaseca bosgarrena da (Altsasu Irristaketa Taldea).