Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain egia da badakigula, "El Ángelus"-a, beste era batera ikus dezakegula eta eszena hobeki ulertu. Bat- batean, guztia dator bat koadroan: nekazarien posturak, eszenatokiaren bakardadea, koadroak ematen duen erreberentzi sentsazioa... Dalik, bere momentuan izan zuen perzepzio bat, eroa edo argikuslea, dena delakoa. Berak aurreratu zuen benetako egia. "El Ángelus" urte askotan Dali-ri konpainia eman izan dion koadro bat da. Hasiera batean, dekorazio elementu izan zen bere amaren etxean eta gero sakonki aztertuz, berarendako, interes handiko koadroa bilakatu zen. Bere interesa eta zuen perzepzioa hain handia zen liburu bat idatzi zuela "El mito trágico del Ángelus de Millet" (30 urtetan zehar galdutakoa), eta Louvre Museoari ere, X Izpien proba egiteko baimena eskatu zion. Eskaera lortu ondoren, koadroan margoturik dagoen zestaren behealdean, nabari daiteke, masa Ilin-geometriko bat.Dirudienez, Millet-ek, estali omen zuen bere lehen eta benetako errepresentazioa; Pariseko Burgesiaren artean ez zelako gustuko eta egoki izango. Beraz, nekazarien semearen hileta, errezo momentu bat soilik bihurtu zuen.Itziar Nazabal