Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren aurreneko astean bota zuten Guardetxea, "egitura arazoak" zituelako, Nafarroako Gobernuak hala aginduta. Aralarko Elkarteak, hura berritzearen aldeko jarrera zuen, baina bere iritzia ez zen kontuan izan. Guardetxearen atzean zegoen patioko pareta da zutik utzi duten bakarra, bestela, etxea zegoen tokia zelai bat da. Nafarroako Gobernuak toki berean eraikin berri bat jasoko du. Gobernuak aurreratu zuenez, eraikina "basozainen lantoki eta informazio gune" izanen da. Baina Landa Garapen eta Ingurumen Departamentutik jakinarazi digutenez, "eraikin berriaren tamaina eta erabilerak aztertzen ari dira.".Guardetxea bera eta turismoarekin zerikusia duten erabileretan Aralarko Elkartea eta Nafarroako Gobernua oraingoz ez datoz bat. Aralarko Elkarteak Landa Garapen eta Ingurumen Departamenduari turismoaren aprobetxamenduen ordenaziorako agiria aurkeztu zion. Txostena aztertzen ari dira Iruñean eta elkarteko kideak erantzunaren zain daude. Aralarko baso eta hazienden aprobetxamenduak jasotzen diren txostenetan bi aldeak ados agertu dira. Txosten horiek Aralarko Mendiaren Antolamendu Planean jasoak geldituko dira. FestaSan Joan aurreko igandean ospatzen du Aralarko Elkarteak bere eguna normalean. Baina Guardetxekoa, bilerak eta bestelakoek aurten agian ez ospatzea ekarriko dute, orain bata bestearen atzetik herrietako festak baitatoz. Hala ere, Aralarko Elkarteak festa eguna aldatzea ere aztertu izan du. Aukeren artean legoke hazienda mendira igotzen den garaian ospakizuna egitea.