Euskara ikasleendako diru-laguntza deialdia

Guaixe 2009ko ekainaren 23a

Sakanako Mankomunitateak azken ikasturtean euskalduntzen edo alfabetatzen aritu diren sakandarrei sortutako gastuak estaltzeko diru-laguntza deialdia onartu du. Deialdi horretara ikastaro estensibo, trinko, barnetegi edota informatika bidezkoak egin dituztenak aurkez daitezke. Mankomunitateak matrikula gastuak besterik ez ditu kontuan izanen deialdi honetan. Interesatuek haien eskaerak garilaren 31ra arte aurkezteko epea daukate. Eskatzaileek honakoak aurkeztu beharko dituzte: eskabide ofiziala beteta, nortasun agiriaren kopia, erroldatze ziurtagiria, asistentzia ziurtagiria (gutxieneko asistentzia %80a izanen da), matrikularen ordainagiria, zaborraren azkeneko ordainagiria eta kilometrajearen agiria. Guztia Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan aurkeztu behar da. UEUUdako Euskal Unibertitsatearen udako ikastaroetan izena eman duten sakandarrei diru-laguntza emateko modua arautu du ere Sakanako Mankomunitateak. Deialdiaz baliatu nahi dutenez, laguntza eskaerak garilaren 1etik irailaren 30era arte egin ditzakete. Mankomunitateak gehienez ere gastuen erdia ordainduko du, edo gastu guztiak bere gain har ditzake ikasle edo langabetuen kasuan. Aurkeztu beharreko agiriak aurreko deialdiko berak dira. Azkenik, aurten ibarrean kirol, aisialdi eta kultur jardueratan aurkezle euskaldunakhartzen dituzten entitateak diruz laguntzeko deialdia indarrean jarri du Sakanako Mankomunitateak.