Berrikuntza elizbarrutiko kurian

Guaixe 2009ko ekainaren 24a

Elizbarrutiko kurian berrikuntza handia egin berri du Iruñeko artzapezpiku Francisco Perez Gonzalezek. Bikario Nagusi berria (Juan Antonio Aznarez Coco) izendatzearekin batera gotzainaren bost bikario eta beste hainbat kargu berri izendatu ditu. Guztiek ere asteartean karguaren zina egin zuten. Gotzainaren bikario izandakoen artean Mikel Garziandia Goñi etxarriarra dago. Nafarroako ipar-mendebalde eskualdeaz, Mendialdeaz, arduratuko da. Bestalde, Uharte Arakilgo apaiz Mikel Larrambebere Zabala elizbarrutiko seminarioko errektore eta elizjendearendako gotzain-ordezkari izendatu du Francisco Perez Gonzalezek.