Errotulazio euskaldunarendako laguntzak

Guaixe 2009ko ekainaren 24a

Errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa euskaraz jartzen dutenendako diru laguntza deialdia egin du Sakanako Mankomunitateak. Eskabideak abenduaren 10era arte aurkez daitezke beharrezko agiriak (eskabide ofiziala, fakturaren fotokopia, IFKren fotokopia, errotuluaren argazkia, zabor tasaren azken agiria) mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan aurkeztuta. Euskara hutsez idatzitako euskarriengatik mankomunitateak, gehienez ere, 400 euro ordainduko ditu. Ele-bitan den kasuetan, aldiz, 200 eurokoa izanen da gehienezko laguntza.