Ongayk eta Zubietak aurrera egin nahi dute

Guaixe 2009ko ekainaren 26a

Asteburuan abiatuko da Sanferminetako Nafarroako lau t´erdiko Asperen adarra. Igandean, ekainaren 28an Zarauzko Aritzbataldek final zortzirenak hartuko ditu. Lehen partidan Satrustegiko Alberto Ongay aurrelariak Olazabal aurrelaria izanen du arerio, eta bigarren lehian bi atzelari lehiatuko dira: Aitor Zubieta etxarriarra Beroizen kontra. Igandekoa aukera paregabea da Alberto Ongayrendako. Satrustegiarra oso ongi mugitzen da kantxan, eskuina asko hobetu du, koordinazio gehiago dauka eta akaso ezkerra gehiago aprobetxatu behar du, indarra eta teknika duelako. Olazabalek ez dio ezer erraztuko, baina aukera polita du Ongayk. Zubietak esperientzia handiagoa du, baina, hala ere, Beroiz ez da txantxetako arerioa. Aipatu bi partidetako irabazleak uztailaren 3an lehiatuko dira Oteiza de la Solanan, eta aurrera egiten duenak Juan Martinez de Irujo izanen du zain uztailaren 5ean Zarauzko Aritzbatalden jokatuko den finalerdian. Final handia uztailaren 7an jokatuko dute Aspeko adarreko garaileak eta Asegarceko adarreko irabazleak. Sanferminetako Nafarroako lau t´erdiko Asperen adarra: Final zortzirenak Zarautzen jokatuko dira, ekainaren 28an. Ongayk Olazabal izanen du arerio (biak aurrelariak) eta Zubietak Beroiz (biak atzelariak). Irabazleak uztailaren 3an lehiatuko dira Oteiza de la Solanan. Aurrera egiten duenak Juan Martinez de Irujo izanen du zain finalerdian, uztailaren 5ean Zarautzen.Finala uztailaren 7an jokatuko da, Asegarceko irabazlearen kontra.