Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Madrilgo Tetuan auzoko Triangulo de Oro Kiroldegiko pilotalekuak Frontisek antolatutako Madrilgo Masterra hartuko du asteburuan. Masterra lau t´erdian jokatuko da eta zortzi pilotarik hartuko dute parte, tartean Uharte Arakilgo Jon Gorriti atzelariak eta Irurtzungo Jorge Nagore aurrelariak. Masterra irabazteko faborito nagusiak Ander Antxia eta Jorge Nagore dira, Frontisek antolatutako Pilota Profesionalen Zirkuituan lehen eta bigarren sailkatuta dauden pilotariak, hain zuzen. Antxiak 490 puntu dauzka eta Nagorek 379 puntu. Ildo honetan, Madrilgo Masterrak aipatu Zirkuitua itxiko du, eta nahiz eta Nagorek irabaztea lortu, ez du Antxia harrapatuko. Gaur, ostiralean, Madrilgo Masterreko final laurdenak jokatuko dira 19:00etatik aurrera. Gorritik Antxia faboritoa izanen du arerio, eta Jorge Nagorek Bengoetxea VII.a. Larunbatean finalerdiak jokatuko dira eta igandean final handia.