Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"EZER BAINO LEHEN", Elkarlanean, 1992Hamazazpi ipuinez osaturiko bilduma da, horietako lau lehiaketetako saridunak eta besteak HABEk eskatutakoak bere aldizkarirako. Horregatik dio Arantxa Iturbek liburu hau kasualitatez idatzi zuela eta argitaratu bazen ere ez zela idazle sentitzen. Baina kontua da, kasualitatez kasualitate, ipuin bilduma honek indar handia duela eta bere garaian berrikuntzak ere sortu zituena ipuingintzan. Idatzi zen garairako freskoa (oso freskoa), irakurtzeko arina istorioen azalei begira baina, ez ordea, edukiari dagokionez. Ipuin urbanoak dira, bizitzaren zailtasunak agertzen dira eta guztietan emakumea dugu protagonista, era guztietako emakumea." Ezer baino lehen"" Mariari lehendabiziko gizonak bihotza txikitu zion, bigarrenak hortzak, eta hirugarrenak auto berria.Joseri lehendabiziko emakumeak bihotza lapurtu zion, eta bigarrenak kontu korrontean zeukan diru guztia.Mariak ezer ez zeukan osorik, Jose ezagutu zuenean.Josek ezer ez zeukan, Maria ezagutu zuenean.""NORA EZ DAKIZUN HORI", Elkar, 20092007an Igartza bekako akzesita eman ziotenean, proiektuak "Ezinen ostatua" zuen izenburua, eta bi urte geroago, Nora ez dakizun hori honetan gauzatu da asmoa. Lau pertsonaia nagusiak aurkezten dira, bikoteka: Elias eta Martin "a" aldean, Rosa eta Nora "b" aldean. Ipuin ezinezkoak kontatzen dituen Elias, urtetan munduan barrena ibili ondoren Bilbora itzuli den Martin, hainbeste bizi izan duen Rosa, eta irratiko entzuleei "gabon" esaten dien Nora. Likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, zirkoa, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua,Istorioaren trama korapilatsua izan arren, erraz jarraitzen eta deskorapilatzen da. Narratzailea lehen eta hirugarren pertsonen artean mugitzen da; denboran atzera eta aurrera, (iragana, oraina, etorkizuna) etengabe aldatzen dela: lehenengo kapituluko paragrafo bat, adibidez, modu honetan hasiko zaigu ezustean, "hara zer gertatuko den hiru hilabete geroago", eta istorioaren amaierako xehetasunak narratuko zaizkigu segidan; geografian ere batetik bestera: Bilbo, Ameriketako Nebraska eta Maine estatuak, Bartzelona, Berlin, Lisboa, Bagdad ...Amets egiteko istorioa. Izaskun Etxeberria Zufiaurre