Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Camille Extreme mendi lasterketa gogorra jokatu zen Izaban, Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako eta Euskadiko Kluben Txapelketarako baliagarria. 225 korrikalari animatu ziren lasterketak zituen 31.400 kilometroak egitera, 3.900 metroko desnibel pilatuari aurre eginez. Izabako kale nagusitik aterata zenbait mendi igo zituzten, tartean 2.047 metroko Ezkaurre gaina. Lasterketaren maila ertain-altua da eta 225 korrikalarietatik 208k lortu zuten helmugara iristea. Duela bi aste Lakuntza-Aralar lasterketan gailendu zen eta iaz ere Camille Extrem irabazi zuen Aritz Kortabarria izan zen helmugan lehena (3:00:25), Iñigo Lasaga bigarrenari 7 minutu pasa atereaz (3:07:28). Kortabarriak probaren errekorra ia bost minutuan jaitsi zuen, errekor berria ezarriz, eta horretaz gain Ezkaurre igotzen marka berria ezarri zuen, soilik 34 minutuan igo baitzuen 2.047 metroko mendia, II. Iñaki Ochoa de Olza memoriala eskuratuz. Hirugarrena Uharte Arakilgo Angel Arrieta izan zen, sekulako lasterketa burutu eta gero (3:12:00). Jose Luis Arrieta txirrindulariaren anai Angel eta Jon bikain ari dira mendi lasterketetan, Jon 28.a izan baitzen (3:41:04) Izaban. Bestalde, Ander Unzurrunzaga etxarriarrak ere bere maila handia erakutsi zuen, lasterketan zortzigarrena izan baitzen (3:20:36), lasterketako lehen beteranoa, hain zuzen. Eta proban aritu ziren gainontzeko sakandarrek ere - geroz eta gehiago dira - primerako lana egin zuten. Emakumezkoetan Uxue Murolas izan zen azkarrena (4:02:56), Jaione Sasieta bigarrenari sei minutu pasa atera eta gero. Jone Pelaez altsasuarra sasoi betean dabil, inoiz baino hobe. Zegama-Aizkorrin ordu erdi hobetu zuen bere denbora, Lakuntza-Aralarren ia ordu laurden, eta Camille Extremen hirugarrena izan zen (4:19:00), probako lehen emakume beteranoa. Txalotzekoa benetan. Sakandarrak Camille ExtremenGizonak1.Aritz Kortabarria (3:00:25)3.Angel Arrieta (3:12:00)8.Ander Unzurrunzaga (3:20:36)13.Jose Luis Beraza (3:31:51)28.Jon Arrieta (3:41:04)44. Fermin Gabirondo (3:53:08)63.Aitor Begiristain (4:01:59)113.Fernando Igoa (4:18:15)168.Juantxo Arregi (4:47:17)189.Tomas Mauleon (5:09:40)205.Carlos Goikoetxea (5:40:18)David Oroz eta Abilio Amaral erretiratu egin ziren.Emakumeak1.Uxue Murolas (4:02:56)3.Jone Pelaez (4:19:00)