Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ia 450 korrikalarik hartu zuten parte, guztira, La Jarana peñak antolatutako XXVI. Entzierro Lasterketan. Giro paregabean eta ikusle ugarirekin, uztailaren 7tik aurrera zezenek gainditu beharreko 799 metroak osatu behar izan zituzten kategoria ezberdinetan lehiatu ziren korrikalariak.Federatuen mailako lasterketan Raul Amatriain izan zen Marcos Yaniz eta Jaouad Boualameren aurretik gailendu zena (2:05). Ihabarreko Jose Ramon Asiain hogeigarrena izan zen (2:41). Beteranoetan Alfonso Rey nagusitu zen (2:15). Kaxi Estarriaga etxarriarra hirugarrena izan zen (2:22), Gotzon Auzmendi unanuarra 34.a (3:08) eta Jose Mari Mercero 42.a (3:18). Txikien nesken mailan Nerea Bermejo izan zen azkarrena (3:01) eta Laura Zubieta bederatzigarrena (3:34).