Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdiaingo igerilekuetan jokatuko da Sakanako VII. Haur Triatloia, uztailaren 11n, goizeko 10:30ean hasita, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta. Hainbat kategoriatan jokatuko da proba, aurrebenjamin mailatik hasi eta helduetaraino. Aipatu triatloi proban parte hartzeko Sakanako Mankomunitatean eman behar da izena uztailaren 9a baino lehen, 948 464 866 telefonoan edo kirolak@sakana-mank.com posta gunean, goizeko 11:00etatik 15:00etara.