Sorgintxulo onena 10. Goitibehera Mundialetan

Guaixe 2009ko ekainaren 30a

Iruñako Peñen Federazioak eta Inertziako Kirolen Federazioak antolatuta 10.Goitibehera Mundialak jokatu ziren larunbatean Iruñean. 27 goitibeherek hartu zuten parte guztira, eta jendetza bildu zen Santo Domingo aldapan behera euren balentriak segitzera, jai giroan jada. Sakandarrei dagokienez, Altsasuko Sorgintxulo goitibehera izan zen azkarrena G1 kategorian edo maila nagusian (49´00´´), Pradejoneko Soria Sport goitiari 4 ehuneneko atera eta gero. Etxeberriko Sakotz hirugarrena izan zen (50´75´´). Lan txukuna egin zuten denek ereGoitibehera arinen modalitatean, golfo kategorian, lehena Lezaungo Basurde izan zen eta atzetik irurtzundarrak sailkatu ziren. Bigarrena Egoitz irurtzundarra izan zen, hirugarrena Flako irurtzundarra eta laugarrena Peio irurtzundarra. Maila librean Irurtzungo Nitokar konpetizion taldea aritu zen. Barañainen ere ongiIgandean Barañaingo Gazte Asanbladak Nafarroako Goitibehera Txapelketarako baliagarria zen proba antolatu zuen, herriko festak zirela eta. Aldapa txikia zuen prestatutako zirkuituak, baina gurpilekin "txikan" bat prestatu zuten eta zirkuitu bukaeran errotonda bat. Hortaz zirkuitu dibertigarria zen. G 1 modalitatean Etxeberriko Sakotz hirugarren goiti onena izan zen. Golfo mailan Irurtzungo Peio eta Flako aritu ziren eta maila librean Nitokar Konpetizion goitia.