Andorra Ultratrail: 105 km Pirinioetan korrika

Guaixe 2009ko ekainaren 30a

Asteburuan Andorra Ultratrail proba gogorra jokatuko da. Ehunka kirolarik eman dute izena Pirinioetan barna antolatutako mendi lasterketan, tartean sakandarrak. Arcalis eski estaziotik aterako dira ostiraletik larunbateko gauan, 00:00etan, Pirinioetan barna 105 km korrikan egin eta gero Ordinon despeditzeko. 3.000 metrotik inguruko altueran ibiliko dira sarritan, eta elurra era zapatzera helduko dira korrikalariak.Maila bereziko lasterketa da, maratoia baino askoz ere luzeagoa, eta horregatik hartzen du ultratrail izena. Proban 7.700 metroko desnibel positiboa eta 8.300 metroko desnibel negatiboa gainditu beharko dute korrikalariek. Bertan ariko dira, besteak beste, Jone Pelaez eta Jose Antonio Salgado altsasuarrak eta Ander Unzurrunzaga etxarriarra. Ea zer moduz doakien.