Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralaz geroztik Sakanako Mankomunitateak Urritzan duen ur biltegian 26 litro segundoko sartzen ari dira. Normala dena. Azken 3 hilabeteetan, ordea, 7 litro segundoko besterik ez dira sartu. Ur kopuru hori Arakilgo eta Irurtzungo ur hornidura bermatzeko nahikoa ez zenez, Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuko teknikariek herrietako lehengo iturburuetako ura tratatu eta hura kontsumorako bideratu dute. Hala, beti egon da kontsumorako ura bermatuta. Sakanako Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, herrietako ur biltegiek bere ohiko maila astean zehar hartu dute. Ezin opatuMatxura opatzen ere nahiko lan izan dute 3 hilabeteetan Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuko langileek. Urritzako biltegira ura zeraman hodia hainbat tokitan jaso behar izan dute matxura non zegoen jakiteko. Azkenik, kostata, harekin eman zuten: hostoz eta harriz osatutako oztopo batek ez zion urari Urritzako estaziora iristen uzten. Ur gabezia zela eta, Irurtzungo Udalak berdeguneak ureztatzeari utzi dio. Horretaz gain, igerileku handia, olinpikoa, aste honetan bete du, bainu sasoiaren aurretik zabaldu bazen ere.