Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko batzarrak azken bilkuran aho batez onartu zuen erakundeko lan-kontratudun eta funtzionarioekin hitzarmena berrestea. 2 urterako hitzarmen horretan jasotzen denez, aipatu langileen soldatari aurten kontsumo prezioen indizea (KPI) gehi 1,5 gehituko zaie. Heldu den urtean KPI gehi 1,75. Adostutako akordioan ere Kalitate Batzordean parte hartzeagatik langileendako pizgarriak aurreikusi dira. Horiek beti ere kalitate ziurtagiriak mantentzearekin lotuta egonen dira. Aurretik bezala, kontziliaziorako ordutegi malgua aurreikusten da. Horrekin batera, mankomunitateko langileek haien zereginean nork bere autoak erabiltzen ditu. Orain arte ez da inolako ezbeharrik gertatu, baina halakorik gertatuz gero adostutako akordioan atal batean jaso da errealitate hori. Langileen trebakuntza ere arautua gelditu da. Bestalde, barne promozio pare bat eginen dira. Horrekin batera, zabor bilketa zerbitzuko enkargatu lanposturako 2. hizkuntz profila eskatzea erabaki zuen mankomunitateak asteartean. Aurretik deialdia egin zen eta nahastuta 2. hizkuntz profila eskatu beharrean 3.a eskatu zuten EGAren parekoa.