Lasa eta Ijurra bikain

Guaixe 2009ko uztailaren 1a

Eskola Adineko Espainiako Txapelketak bukatu berri dira. Nafarroako selekzioa izan da txapeldun absolutua, haur eta kadete mailetan, eskuz eta herramientan lehiatu eta gero. Eskuzko modalitatean, kadete mailan Ijurra, Lasa eta Iribarren pilotariek ordezkatu zuten Nafarroa. Errioxa, Andaluzia eta Gaztela Leongo selekzioekin lehiatu ziren, eta ligaxka fasean jokatutako hiru partidak irabazi eta gero, Errioxako selekzioaren kontra jokatu zuten finala nafarrek, 30-16 irabaziz. Zorionak, beraz, Ijurra eta Lasa pilotariei eta Nafarroako selekzioko kide guztiei.