Ferrari bigarrena Bizkaiko Birako lehen etapan

Guaixe 2009ko uztailaren 2a

Atzo hasi zen afizionatuen mailako Bizkaiko Bira. Durangon despeditu zen etapan Froiz taldeko Esteban Parra gailendu zen Rural Kutxako Fabricio Ferrariren aurrean, esprint gogorrean. Bi segundora hiru txirrindulari sartu ziren, eta 2:01era tropel nagusia. Gaur bigarren etapa jokatuko da, Portugaleten, 136 kilometrokoa. Etapa laua izango da, ihes egiteko eta esprinterrendako aproposa.