Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean 80 bat pertsonak manifestazioa egin zuten Altsasun. Manifestazioa PSOE-PP, non da Jon? galdera zuen pankartak zabaldu zuen. Apirilaren 18az geroztik desagertuta dago militante abertzalea, Baionatik Toulouserako trena hartu ondoren. Manifestazioan bildutakoek Jon Antza donostiarra egon litekeen tokiaren inguruko erantzunak eskatu zituzten. Estatuen aldetik "gerra zikinaren" kasua izan daitekeen susmoa ere azaldu zuten, bahituta izan zitekeela. Bestalde, ostiralero moduan, euskal presoen aldeko mobilizazioak egin ziren Arbizun eta Etxarri Aranatzen. Aurreneko herrian 36 pertsona bildu ziren eta 44 bigarrenean.