Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako UGTko ordezkariak aurreko ostiralean Altsasun bildu ziren eta enpresen erantzukizun sozialari buruzko jardunaldian parte hartu zuten. UGTko Komunikazio eta Ikerketen Idazkari ohi Javier Larequik eta sindikatuaren Ingurumen Departamentuko arduradun Migel Angel Gilek eman zituzten gaiari buruzko azalpen guztiak. Javier Larequik azaldu zigunez, "enpresen erantzukizun sozialari buruzko kezka Amerikako Estatu Batuetan sortu zen, pasa den mendeko 50ko hamarkadan eta 90eko hamarkadan Europara iritsi zen". Larequik argitu zigunez, "enpresen erantzukizun soziala da legedi guztia bete ondoren dauden tokiarekin enpresek hartzen duen konpromiso etiko boluntarioa da". Sindikalistak azaldu zigunez, "erantzukizun soziala duten enpresak dauden tokiko gizartearen eta ingurumenaren garapen jasangarriarekin konpromisoa hartzen dute". Horretarako enpresek "betetzera konprometitzen diren jokaera arduratsuko kodeak hartzen dituzte. Konpromisoak enpresa barrura eta kanpora hartzen dituzte". Larequik esan zigunez, ostiraleko jardunaldiarekin "pixkanaka enpresa eta langileen artean gaiarekiko kontzientzia sortzeko prestakuntza saioa da. Gizarte elkarrizketaren bidez helburuak lortu ahal izateko.