Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo gauean Sanferminetako Binakako Torneoa hasi zen. A multzoko lehia batek eman zion hasiera Torneoari: Berasaluze VIII. eta Beginok Xala eta Aitor Zubieta izan zituzten arerio. Binakako ofizialean aritu ziren bi biko ziren hauek, eta lan gogorra egin zuten. Hala ere, Berasaluzek eta Beginok 22-10 irabazi zieten Xalari eta Aitor Zubietari. Ligaxkako lehen partida galduta, bihar, ostegunean, gaueko 22:15etik aurrera bigarren partida jokatuko dute Xalak eta Zubietak. Arerio gogorrak izanen dituzte: Martinez de Irujo eta Beroiz. Txapelketan aukerak izateko irabazi beharrean daude Xala eta Zubieta, baina zail izango dute.