Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sanferminetan, gaur Nafarroako kadete mailako trontza txapelketa jokatuko da, eguerditik aurrera Foruen Plazan antolatu den herri kirol jaialdiaren barruan. Bost bikote ariko dira lanean, tartean Andra Mari ikastolako hiru bikote: Amaiur Ginea eta Hanot Garde, Joanes Satrustegi eta Alain Ansotegi eta Koldo Murgiondo eta Iraitz Berastegi. Aipatutakoez gain, Ultzamako Jon Etxeberria eta Haritz Legarrea eta Berriozar-Txantreako Eder Goldarazena eta Jon Idoate ariko dira lanean. Guztiek 100 zentimetroko enborrari 10 korte egin beharko dizkiote, etzanda. Ea txapela Sakanara etortzen den.