Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa izanen da jokoan, Sanferminetan Foruen Plazan eguerdian hasiko den jaialdiaren barruan. 12 aizkolari ariko dira lehian, tartean lau sakandar: Iñaki Vazquez (Altsasu), Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz), Iban Resano (Dorrao) eta Jon Perez de Villarreal (Urdiain). Sakanako Aizkora Eskolari eta aizkolarien zaletasunari esker harrobi ederra dugu gurean. Haiekin batera ondoko aizkolariak ariko dira lehian: Asier Pellejero (Areso), Raul Castro (Urrotz), Ruben Saralegi (Iruñea), Eneko Saralegi (Iruñea), Julen Kañamares (Berriozar), Angel Eraso (Salinas de Oro), Esteban Pikabea (Gerendiain) eta Santiago Olano (Leitza). Guztiek bi kanaerdiko erdibitu beharko dituzte eta azkarrenek lortuko dute 3. Mailako Aizkora Txapelketan aurrera egitea.