Kadete Mailako Nafarroako Txapelketa, erabakita

Guaixe 2009ko uztailaren 9a

Sanferminetako atzoko herri kirol jaialdian Kadete Mailako Nafarroako Trontza Txapelketa jokatu zen.  Bost biko aritu ziren, tartean hiru sakandarrak, eta guztiek 10 korte egin behar izan zizkioten 100 cm zituen enborrari, etzanda. Irabazleak Berriozar eta Txantreako Eder Goldarazena eta Jon Idoate izan ziren (6:36), Ultzamako Jon Etxeberriari eta Haritz Legarreari 15 segundo aterata (6:51). Hirugarrenak Andra Mariko Amaiur Ginea eta Hanot Garde izan ziren (7:01), laugarrenak Andra Mariko Koldo Murgiondo eta Iraitz Berastegi (7:43), eta bosgarrenak Andra Mariko Joanes Satrustegi eta Alain Ansotegi (8:03).