Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak azken bilkuran oniritzia eman zion Cederna Garalurrekin adostutako akordioari. Horren arabera Cederna Garalurreko bi langile ariko dira Sakanako Mankomunitaterako eta udalendako lanean. Gaur egun langile bakarra ari da Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu eta Altsasuko udalendako eta Unanuko Kontzejuarendako lanean. Bigarren langilea kontratatzean sartuko da indarrean bi erakundeek adostutako hitzarmena. Urte bateko iraupena izanen du eta automatikoki luzatzeko aukera izanen da. Sakanako Mankomunitateak eta Cederna Garalurren arteko hitzarmenaren helburua da ibarraren garapenari bultzada ematea, eskualdean kalitateko enplegua sortzea, proiektu berritzaileak eta esperimentalak garatzea (horiek gauzatzea ahalbidetuko dutenak), kalitateko turismo-xede gisa kalifikatzea, teknologia berriak hurbiltzea, hobetzea eta bultzatzea, eta lurraldearen komunikazioa lantzea.Aldeen betebeharrakAdostutakoaren arabera Cederna Garalurrek Sakanan aritzeko bi langile euskaldun eta zerbitzua emateko beharrezkoak diren bitartekoak jarriko ditu. Cederna Garalurren egitekoa izanen da urteroko helburuak bere langileen lan-egitasmoa definitzea, baita mankomunitatearen eta Garapen Batzordearekin lankidetzan aritzea ere. Helburuen jarraipena egitearekin batera, urteko memoria ere prestatu beharko dute. Sakanako Mankomunitateak, bestalde, Cederna Garalurri ibarraren garapenerako beharrezkoak diren datuak eta hausnarketak emanen dizkio. Aldi berean, Mankomunitateak elkarteak definitutako lan-estrategiaren barnean laguntza emanen du. Ibarreko erakundearen ardura izanen da udal bakoitzari ordaintzea dagokion kuota kobratzea eta ondoren Cederna Garalurri ordaintzea. Elkarte horri ere erroldako zifrak eman beharko dizkio mankomunitateak.Ordaindu beharrekoaCederna Garalurrek emandako zerbitzua kuota bitartez kobratuko du. Kuota horrek bi zati ditu, batetik elkarteko kide izateagatik ordaindu beharreko oinarria eta, bestetik, osagarria, zerbitzua emateari dagokiona (langileen soldata eta haien dietak, joan-etorri eta telefono gastuak). Elkarteari ordaindu beharreko kuota jaso daitezkeen diru-laguntzen arabera murritz daiteke. Halakorik gertatuz gero, udal bakoitzaren biztanle kopuruaren arabera murriztu beharko da ordaindu beharrekoa. Oinarrizko kuotaGarapena lantzeko zerbitzuagatik Sakanako erakundeek guztira 96.765,45 euro ordaindu beharko dituzte. Jarraian aurtengo ordaindu beharreko kopuruak ageri dira. Oinarrizko kuota zehazteko biztanleriaz gain, biztanleria-dentsitatea eta populazio galera moduko aldagaiak hartzen dira kontuan. Erakundea EuroakArakilgo Udala 2.650,34 Uharte Arakilgo Udala 2.455,45 Irañetako Udala 718,82 Irurtzungo Udala 5.552,63 Arbizuko Udala 2.777,70 Arruazuko Udala 597,70 Lakuntzako Udala 2.975,93 Altsasuko Udala 5.552,63 Olaztiko Udala 4.382,22 Urdiaingo Udala 2.074,92 Bakaikuko Udala 1.213,93 Ergoienako Udala 1.364,24 Etxarri-Aranazko Udala 5.437,95 Iturmendiko Udala 1.309,07 Ziordiako Udala 1.339,51 Sakanako Mankomunitatea 740,35 Unanuko Kontzejua* 632,28 Guztira 41.775,67*Unanuko Kontzejuak erabaki beharko du Ergoienako Udalarekin ordezkatua dagoen edo ez. Kuota osagarriaSoldataren kostua 48.805,28 Joan-etorrien + dieten + telefonoaren kostua 6.182,50 Guztira 54.989,78