Sanferminetako herri kirolak

Guaixe 2009ko uztailaren 10a

Nazabalek Barberenarekin osatuko du bikoa Nafarroako Binakako Aizkolari TxapelketanSokatira eta proba konbinatuetan ere ariko dira sakandarrakAbian da Sanferminetako herri kirol programazioa. Egunero, eguerdiko 12:00etan hasita, ikuskizun ederra izanen da Foruen plazan. Geratzen diren egunetan hiru ekitaldietan ariko dira sakandarrak: sokatira erakustaldian, Nafarroako Binakako Aizkolari Txapelketan eta proba konbinatuen erakustaldian. Bihar, larunbatean, Sakana Sokatira taldeko neskek sokatira erakustaldian parte hartuko dute. Lauko taldeak osatuko dituzte beste taldeko neska eta mutilekin eta elkarren artean ariko dira lehian. Igandean aizkolarien txanda izango da. Nafarroako Binakako Aizkolari Txapelketa egonen da jokoan. Floren Nazabal etxarriarrak Barberena izanen du biko, eta beste bi bikoterekin ariko dira lanean: Larretxea-Senosiain eta Lopez-Mindegia. Sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako moztu beharko dituzte, eta biko azkarrenak jantziko du txapela. Iazko txapelak ihes egin zion etxarriarrari, eta ea aurten janzteko aukera duen. Baina Larretxea eta Senosiain dira, akaso, faboritoak. Bukatzeko, astelehenean kimuek proba konbinatuko erakustaldia eginen dute. Lau talde ariko dira lanean: Berriozar, Ultzama, Basaburua eta Andra Mari.AtzokoaBestalde, atzo Nafarroako Hirugarren Mailako kanporaketa jokatu zen Sanferminetan. 12 aizkolari aritu ziren lehian, tartean lau sakandar - Iñaki Vazquez (Altsasu), Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz), Iban Resano (Dorrao) eta Jon Perez de Villarreal (Urdiain). Haiekin batera Asier Pellejero, Raul Castro, Ruben Saralegi, Eneko Saralegi, Julen Kañamares, Angel Eraso, Esteban Pikabea eta Santiago Olano lehiatu ziren. Bi kanaerdiko erdibitu behar zituzten eta azkarrenek lortu zuten finalera sailkatzea, baina Guaixeko erredakzioa ixterakoan oraindik ez genuen emaitzarik jaso.