Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdiaingo igerilekuetan jokatuko da, bihar, 10:30etik aurrera. Aurrebenjaminetatik hasita junior kategoria bitarte, gurasoek eta monitoreek ere aritzeko aukera izango duteSakanako Mankomunitateko Kirol Batzordeak, Aitziber Elkartearen eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Sakanako VII. Haur Triatloia antolatu du bihar, uztailaren 11n, larunbatean. Proba Urdiaingo igerilekuetan abiatuko da, goizeko 10:30etik aurrera. Helburua igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa uztartzen dituen kirola bulkatzea eta kirola eginez egun polita pasatzea da. Kategoriak eta distantziakHainbat Kategoriatanjokatuko da proba. Aurrebenjaminak, 2001-2002an jaiotakoak, 10:30ean abiatuko dira, 25 m igeri, kilometro bat txirrindulan eta 200 m korrika egiteko; benjaminak, 1999-2000 urtean jaiotakoak, 10:50ean hasiko dira (50 m igeri, 1,5 km txirrindulan eta 350 m korrika); segidan kimuen txanda helduko da, 1997-1998an jaiotakoena, 11:10ean (100 m igeri, 3 km txirrindulan eta 700 m korrika); eta ondoren haurrak hasiko dira, 1995-1996an jaiotakoak, 11:30ean (200 m igeri, 6 km txirrindulan, 1.400 m korrikan). Kadeteak (1993-1994), juniorrak (1990-1992) eta guraso eta monitoreak eguerdian abiatuko dira, 12:00ak puntuan. Guztiek 450 m igeri, 12 km bizikletan eta 3.000 m korrika osatu beharko dituzte. Sakanako VII. Haur Triatloian parte hartzeko Sakanako Mankomunitatean eman behar da izena, 948 464 866 telefonoan, 11:00etatik 15:00etara. Parte hartzaileek derrigorrezkoa izanen dute kaskoa eta mendiko bizikleta eramatea.