Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abian da Sanferminetako herri kirol programazioa. Egunero, eguerdiko 12:00etan hasita, ikuskizun ederra izanen da Foruen plazan. Geratzen diren egunetan hiru ekitaldietan ariko dira sakandarrak: sokatira erakustaldian, Nafarroako Binakako Aizkolari Txapelketan eta proba konbinatuen erakustaldian. Bihar, larunbatean, Sakana Sokatira taldeko neskek sokatira erakustaldian parte hartuko dute. Lauko taldeak osatuko dituzte beste taldeko neska eta mutilekin eta elkarren artean ariko dira lehian.Igandean aizkolarien txanda izango da. Nafarroako Binakako Aizkolari Txapelketa egonen da jokoan. Floren Nazabal etxarriarrak Barberena izanen du biko, eta beste bi bikoterekin ariko dira lanean: Larretxea-Senosiain eta Lopez-Mindegia. Sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako moztu beharko dituzte, eta biko azkarrenak jantziko du txapela. Iazko txapelak ihes egin zion etxarriarrari, eta ea aurten janzteko aukera duen. Baina Larretxea eta Senosiain dira, akaso, faboritoak.Bukatzeko, astelehenean kimuek proba konbinatuko erakustaldia eginen dute. Lau talde ariko dira lanean: Berriozar, Ultzama, Basaburua eta Andra Mari.AtzokoaBestalde, atzo Nafarroako Hirugarren Mailako kanporaketa jokatu zen Sanferminetan. 12 aizkolari aritu ziren lehian, tartean lau sakandar - Iñaki Vazquez (Altsasu), Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz), Iban Resano (Dorrao) eta Jon Perez de Villarreal (Urdiain). Bi kanaerdiko erdibitu behar zituzten. Finalerako bost txartel zeuden jokoan eta haietako bat Goizeder Beltza aizkolari etxarriarrak eskuratu zuen. Hilaren 26an Elizondon jokatuko den Nafarroako III. mailako aizkora txapelketan Ruben Saralegi, Asier Pellejero, Raul Castro eta Julen Kañamares izanen ditu aurkari Goizederrek. Etxarriarrak 5 bukatu zuen proba, baina postu horilortzeko lehia estua izan zuen Iñaki Vazquez altsasuarrarekin. Aldea 6 segundotakoa izan zen. Iban Resano dorrobarra 8. sailkatu zen eta 12. Jon Perez de Villarreal urdiaindarra. Hau izan zen atzoko sailkapena:1. Ruben Saralegi (Iruñea): 03:372. Asier Pellejero (Leitza): 04:023. Raul Castro (Urrotz): 04:044. Julen Kañamares (Berriozar): 04:175. Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz): 04:236. Iñaki Vazquez (Altsasu): 04:297. Angel Eraso (Jaitz): 04:378. Iban Resano (Dorrao): 04:569. Santiago Olano (Leitza): 05:0910. Eneko Saralegi (Iruñea): 05:5611. Esteban Pikabea (Gerendiain): 06:1412. Jon Perez de Villarreal (Urdiain): 08:05