Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udako jai giroa aproposa izaten da musikan murgiltzeko. Horretarako aukera paregabea dugu Sakanan asteburuan. Gustu guztietarako musika izanen dugu, punkrocka, funk, runba eta soula, Trance musika eta hardcorea. Sakanako eta Nafarroako musikariak ez ezik, Kataluniako, Berlineko eta Txileko musikariak igoko dira agertokira. Kontzertu antifaszista eta North Trancea aukeranAltsasuko Gaztetxeko kontzertu antifaszistak emanen dio hasiera asteburu musikal aberatsari. Bi talde igoko dira gaztetxeko agertokira, 23:00etatik aurrera. Herrialde Kataluniarretako hardcore musika ekarriko du Answer laukoteak. Sakanako Egurre taldearen punkrock doinuek osatuko du musika gau antifaszista.Irurtzunen jarraituko du festak gauerdian. North Trace Remember festa izanen dugu bertan. Duela gutxi aurkeztu zuen bere burua Irurtzunen bertan North Trance Collectivek. Herriko seme DJ Gordonek, DJ Sergi andoaindarrak eta Unai Ath bilbotarrak osatzen dute taldea. Trance, Progressive-house, Trance uplifting eta Tech-trance doinu zaleak dira. "Hemen ez daude oso zabalduta" zioten duela gutxi BELEIXE irratian egindako elkarrizketan. Hori aldatzeko asmoa hartu dute hirurek. Festa erraldoia antolatu dute horretarako Irurtzungo Akaborro industrialdean, Sakana Parken. Hiruren artean, Iparraldeko Trance klasikorik onenak ekarriko dizkigute gogora, musu truk. Saioa grabatu eta wyspace-n eskegiko dute.Txiletik SakanaraEgutegiak atzera ere Irurtzunerako bidea hartzera gonbidatzen gaitu larunbatean. Kontzertu berezia izanen da biharkoa, kultura arteko festa. Bertan topo eginen dute Iruñerriko Triphasik taldearen funk, soul eta runbak eta Txileko Guachupé taldearen rock, ska eta Hego Amerikako folkloreak. Giro bikaina jarriko dute bi taldeek 23:30etik aurrera, Irurtzungo kultur etxearen plazan.Euskal Herrian egiten den biraren barruan kokatu behar dugu txiletar taldearen kontzertua. Todos estamos en la trampa diskoa besapean duela, Euskal Herria zeharkatzen ari da festarik festa. Eman bai, baina bueltan zerbait eramateko asmoa era badute: hemengo festen inguruko dokumental bat prestatzeko asmoa dute. Kultura eta esperientziak trukatzeko gunea izanen da Irurtzun. Berlingo Hard CoreaEz dira asteburuan amaituko kontzertuak. Gutxitan izaten den aukera horietako bat izanen dugu asteazkenean, 20:00etan, Altsasuko Gaztetxean: Berlingo Blitztraktor taldea entzun ahal izanen da zuzenean. Joera ezberdinek bat egin dute Alemaniako talde arrakastatsuan. Hardcore doinuak ekarriko dituzte, Berlinen propio diren punkrock ukituekin.