Udan ere futbolaz gozatzera

Guaixe 2009ko uztailaren 14a

Futbol Campuseko lehen txandan 10 eta 12 urte arteko 18 gaztetxo ari dira futbolaren sekretuetan murgiltzenSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Lakuntzako Udalaren, Lagun Artea futbol taldearen eta Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin antolatutako futbol campusa astelehenean hasi zen. Aste honetan 10 eta 12 urte arteko 18 gaztetxo ari dira futbolean murgiltzen Iturmendiko Imanol Arbizu monitorearekin. Heldu den astean, uztailaren 20tik 25era, 13 eta 15 urteko gaztetxoen txanda izango da. Futbol Campusa Lakuntzako Zelai Berri belarrezko futbol zelaian izatekoa zen, baina aste honetan ezinezkoa izango da, zelaian tratamendua egiten ari baitira. Horregatik, Lakuntzako parkearen ondoan dagoen futbol pistan ari dira 18 gaztetxoak. Goizeko 10:00etatik 13:00etara Imanol Arbizu monitoreari esker futbolaren inguruko teoria eta praktika uztartzen ari dira, bereziki jolasen bidez. Eta saioaren bukaeran Lakuntzako igerilekuetan freskatzeko aukera izaten dute. Heldu den astean ia alfronbra berde bat dirudien Zelai Berri futbol zelaian aritzeko aukera izango dute bigarren txandan ariko direnek, ordurako zelaiko tratamenduak despedituko baitituzte. Lehenengo txandako partaideakOihan Soto Satrustegi, Ander Cartagena Munarriz, Adur Aldaregia Betelu, Jon Arenaza Oreja, Mikel Martiarena Otxagabia, Eneko Unanua Salinas, Julen Iriarte Zabaleta, Aitor Berastegi Unanua, Eneko Larraza Aleman, Julen Martija Ollakarizkieta, Irantzu Zelaia Reparaz, Gaizka Sagarzazu Ibargoyen, Beñat Torrente Armentia, Mikel Aguirre Arregi, Urko Izagirre Otxoa, Julen Goikoetxea Selva, Iker Marcos Betelu eta Raul Claver Moreno.