Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
40 pertsona animatu ziren Urdiaingo paraje ederretan antolatutako zirkuituan aritzera. Mankomunitateak balorazio positiboa egin duSakanako Mankomunitateko Kirol Batzordeak, Urdiaingo Aitziber Elkartearen eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Sakanako VII. Haur Triatloia antolatu zuen larunbatean Urdiaingo igerilekuetako paraje zoragarrian. Igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa uztartzen dituen proban guztira 40 gaztetxok hartu zuten parte, eta monitore eta guraso batzuk ere animatu ziren. Ondoko kategorietan jokatu zen proba: aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak, juniorrak eta guraso eta monitoreak. Kategoriaren arabera osatu beharreko distantziak ezberdinak izan ziren. Larunbateko eguraldi eleganteak, Urrizti eta San Pedro parajeen edertasunarekin batera, are eta ederrago bilakatu zuen proba, eta jendea ere poliki hurbildu zen triatleten lana jarraitzera. Proba ez lehiakorra denez, antolakuntzak ez du sailkapenik eman. Mankomuniteko kirol teknikari Nerea Martinezek Sakanako Haur Triatloiaren balorazio positiboa egin du. "40 lagun inguru aritu ziren, kategoria guztietako probak jokatu ziren paraje eder eta aproposean. Esan izan digute ere akaso distantziak luzeegiak zirela eta aztertu beharko dugu ea aurrerantzean distantziak mantendu edo laburtuko ditugun, jende gehiago animatzeko" azaldu du Martinezek, eta proban barna oso giro polita izan zela nabarmendu zuen. Proba bukatuta Parte-hartzaile guztiek zukuak eta bokata jateko aukera izan zuten eta bizikletan eramateko bidoi edo botilatxoa jaso zuten opari. Urko Berdud laugarrena BarakaldonIgandean XIV. Barakaldoko Triatloia jokatu zen. 111 triatletek hartu zuten irteera 750 m igerian egiteko, 19 km bizikletan ibiltzeko eta 5 km korrikan egiteko. Azkarrena T. Santander taldeko Marcos Mendiola izan zen (52:33). Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud altsasuarrak sekulako lana egin zuen, laugarrena iritsi zen helmugara (53:19), eta probako lehen juniorra izan zen.