Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo departamentuaren bitartez, "Herriz herri" programa antolatu du. Haren bidez, antzerkia eta zinema eramanen ditu ehun eta berrehun biztanle arteko Nafarroako herrietara. Joan zen asteburuan jarri zen abian programa eta abuztuaren 30era arte 67 herritara iritsiko da; tartean Sakanako hirutara, Hiriberrira, Ihabarrera eta Dorraora. Zinea HiriberrinGaur hasiko du Sakanako ibilbidea Hiriberrin, herriko plazan, 22:00etan, Indiana Jones y el reino de la calavera de cristal filmaren emanaldiarekin. Ihabar eta dorrobarrek abuztuaren amaierara arte itxoin beharko dute. Abuztuaren 21ean, ostiralean, 20:00etan, Kukubiltxo taldearen Kukubel ikuskizuna izanen dute, Ihabarko plazan. Bi egun geroago, abuztuaren 23an, igandean, zinea izanen dute Dorraoko pilotalekuan: Irabazle & Galtzaile filma, hain zuzen.