Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asturiasen jokatuko dira Espainiako Junior Mailako Txirrindularitza Txapelketak, aste honetan zehar. Nafarroako selekzioa lanean izanen da, zortzi mutil eta bi emakumerekin. Mutilen artean Burunda Txirrindularitza Taldeko lau txirrindulari hautatu dituzte: Andoitz Azurmendi, Ion Irigoien, Alvaro Sorbet eta Beñat Txoperena. Ea zer moduz doakien. Eskoletakoak IturmendinBurunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta, igandean Eskolen mailako txirrindularitza lasterketa izan zen Iturmendin, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria. Tartean, Burunda Txirrindularitza Taldekoak eta Aralar Txirrindularitza Taldeko txirrindulariak aritu ziren, Nafarroako beste taldeetako txirrindulari gaztetxoenekin batera. Probak eta sari emateak despedituta, guztiek merienda ederra egin zuten. Argazki oina: Iturmendiko lasterketako kimuen podiuma.