Bravo hirugarrena Plantziako Proban

Guaixe 2009ko uztailaren 22a

Atzo 19 eta 20 urteko txirrindulariak Lehendakari Probarako baliagarria zen Plentziako Proban aritu ziren. Seguros Bilbao taldeko Victor Cabedo helmugara bakar-bakarrik iritsi zen (2:48:25). Rural Kutxako Garikoitz Bravo hirugarrena izan zen, bi minutura. Txapelketei dagokionez, Euskaldun Torneoko burua Rural Kutxako Fabricio Ferrari da, 152 punturekin. Xabier Zabalo olaztiarra seigarrena da, 68 punturekin. Lehendakari Txapelketako burua, aldiz, Rural Kutxako Garikoitz Bravo da, 39 punturekin.