Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jada uda garaia iritsi zaigu eta oporretan gaudela, topagune ugari ospatzen da aisialdia betetzeko. Musika, kultura edo bestelakoak izaten dira gaiak eta Nafarroan horrelako topagune ugari ez egon arren, badira zenbait. Adibidez, eta kurtso honetako azken artikulua topagune honi publizitate pixka bat emateko aprobetxatuz, Iruñean abuztuaren 15eko asteburuan Alter Paradox elkarteak "Umbras Jaun" topagunea antolatuko du.Alter Paradox elkartea askotariko joko eta aisialdi ekintza eta ekitaldiei zuzenduta dago. Elkarteak Rol jokoetara hurbildu gaitzake, edota jada esperientzia izatekotan, partida zailagotan ere jolas daiteke. Horretaz gain, mahai jokoak ere baditugu, beren ludotekan ez-ohiko mahai jokoak dauzkate; hala nola, "Bang", "Jungle Speed", "Kragmortha" edota karta jokoak (Magic-en antzekoak).Urtero (eta badira jada 3 urte lehenengo topagunea antolatu zutela) abuztuaren erdialdean Iruñeko Gaztediaren Etxean bildu eta Nafarroako zein kanpoko pertsonei (ez, joko horiek ez dira haurrentzako bakarrik; egia esan, gehiago da helduei zuzenduriko topagunea) hiru egunez etengabe jokatzen egoteko aukera ematen zaie. Nahi izatekotan, bertan ere lo egin daitekeela uste dut.Iruñeako parke batzuetan Rol jokoetara jolasten da, "rol bizia" deritzon modalitatean; hau da, mozorratu eta jendeak pertsonaia bat antzezten du, jokoa bere ekintza eta gorputzarekin antzeztuz. Beste ekintza batzuk eskulan tailerrak, mozorro tailerrak edota pelikulen proiekzioak izan daitezke, eta nola ez, baita mahai jokoen lehiaketak ere.Beren helburu bakarra ondo pasaraztea eta jendeari joko ezberdinak nolakoak diren erakustea da, jendea zaletu eta gero eta parte-hartzaile gehiago egoteko. Aurten, gainera, denda espezializatuen laguntza egongo da atera berri diren jokoak azaldu eta nola jolasten den erakusteko.Programa interneten aurkitu daiteke ondorengo helbidean http://www.alterparadox.es/umbras09/,. Interesa izatekotan asteburu eta zenbait aste egunetan Alter Paradox elkartea Iruñeko Gaztediaren Etxean biltzen da jolasteko eta ekintzak antolatzeko. Gogoratu:Abuztuaren 14, 15 eta 16anIruñeko Gaztediaren EtxeanZangoza kalea, 32Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com