Desagertze arriskuan dagoen saguzarra ikertzen

Guaixe 2009ko uztailaren 13a

Bechstein saguzarra da ikertua izan dena. Inerasagu hori Hego Euskal Herrian desagertze arriskuan dago. Hariztietan eta baso helduetan bizi da. Ikerketa Euskal Herriko Unibertsitateko Zoologia eta Animali Zelulen Biologia Saila egiten ari da. Joxerra Aihartza irakaslea eta zenbait ikasle dira hura aurrera eramaten ari direnak. Garagarzaroaren akaberan eta garila hasieran bi aste eman zituzten Sakanan. Baina ikerketa Nafarroako eta Arabako beste eskualde batzuetara ere zabaldu dute. Ikerketaren fase honetan baso lana egin dute, inerasagu horien dieta eta habitat-beharrizanak ezagutu ahal izateko. Jasotzen dituzten datuak ondoren aztertu egin beharko dituzte ikerketa lanaren emaitzak eman ahal izateko.