Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Krisiak azken urtean Sakana jo duela argi eta garbi uzten du iazko ekaineko eta aurtengoaren arteko konparazioak. Iaz, garagarrilaren akaberan Sakanan 599 langabetu zeuden, urte bat pasa eta gero langabezian dauden sakandarrak 1.230 dira. Hau da, urte baten buruan bikoiztu egin da langabetuen kopurua eta 631 sakandar gehiago daude langabezian. Ekainean aurreko hilean baino 24 langabe gutxiago zeuden Sakanan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren datuen arabera. Guztira, 1.230. Haietatik 619 gizonak dira eta 611 emakumeak. Adinari erreparatuz gero, langabezian dauden 234 sakandar 25 urte baino gutxiago ditu (155 gizon eta 79 emakume). 25 eta 44 urte arteko langabetuak ibarrean 636 dira (329 emakume eta 307 gizon). Azkenik, 44 urte baino gehiago dituzten eta lan bila dauden sakandarren kopurua 360koa da (203 emakume eta 157 gizon). SektorekaEnplegu zerbitzuan izena emanda dauden sakandar gehienek zerbitzu arloan lan egin nahiko lukete, 602k zehazki. Industria arloan aritzeko prest daude 463 sakandar. Alde handia dago beste bi sektoreekiko. Eraikuntzan aritzeko prest 94 langabe sakandar daude, abeltzaintzan, aldiz, 18 besterik ez. Horretaz gain, Sakanan aurretik lanik ez zuten eta enplegu bila dabiltzanak 53 pertsona dira. Azkenik, ekainean Altsasuko enplegu bulegoan aldi baterako 275 kontratu eta beste 15 mugagabe itxi ziren. Langabezia udalerrika Guztira Sexua eta adina Sektoreak Gizonak Emakumeak Abeltzaintza Industria Eraikuntza Zerbitzuak Aurretik =45 =45 lanik ezArakil 64 5 19 16 1 12 11 2 19 8 34 1Irurtzun 146 18 34 28 4 40 22 3 20 9 110 4Irañeta 7 3 0 2 0 1 1 0 3 0 3 1Uharte A 35 9 6 3 3 11 3 0 18 1 15 1Arruazu 3 1 2 0 0 0 0 0 3 0 0 0 Lakuntza 43 6 18 2 3 13 1 0 21 5 16 1Arbizu 54 3 12 9 0 17 13 2 23 4 23 2Ergoiena 12 3 1 3 0 4 1 0 7 2 2 1Etxarri 127 16 22 16 3 37 33 1 45 12 65 4Bakaiku 14 3 1 0 0 5 5 0 7 0 7 0Iturmendi 18 3 4 1 1 6 3 1 3 1 12 1Urdiain 26 2 5 2 3 12 2 0 11 2 12 1Altsasu 562 71 149 61 49 138 94 7 243 41 240 31Olazti 105 12 30 12 8 30 13 2 37 9 52 5Ziordia 14 0 4 2 4 3 1 0 3 0 11 0Guztira 1230 155 307 157 79 329 203 18 463 94 602 53Langabeziaren garapena udaletan azken urtean 2008ko 2008ko 2009ko ekaika bukaera abendu bukaera ekaika bukaeraArakil 24 45 64 Irurtzun 78 126 146Irañeta 0 5 7Uharte Arakil 22 33 35Arruazu 3 3 3Lakuntza 20 37 43Arbizu 41 48 54Ergoiena 5 7 12Etxarri Aranatz 68 95 127Bakaiku 7 10 14 Iturmendi 9 18 18Urdiain 12 15 26 Altsasu 257 360 562Olatzagutia 48 66 105Ziordia 5 11 14 Guztira 599 879 1230 *Iturria: Nafarroako Enplegu Zerbitzua HerrialdeaNafarroari dagokionez, aurreko hilabetea 251 langabetu gutxiagorekin bukatu zen, hau da, %0,66 gutxiago. Urtearen erdian 37.581 langabe daude Nafarroan, haietatik 18.909 gizonak dira eta 18.672 emakumeak. Urte batean Nafarroan 14.844 langabetu gehiago daude, %65,29 gehiago. Nafarroako Gobernutik nabarmendu dute 2. hilabetez jarraian langabeziak behera egin duela eta, horregatik, balorazio "positiboa" egin dute. Gogora ekarri dute aurreko urteetan garagarzaroan Nafarroan langabeziak gora egiten zuela. (Udarako aurreikuspen hori du). Aldi berean, Nafarroako Gobernuak "krisiaren kontrako neurriak eraginkorrak izan direla" nabarmendu nahi izan dute, nahiz eta aitortu ekonomia egoera "zaila" dela.