Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean aparteko mugimendua izan zen Aralarko santutegian. Aralarko San Migeli haurrak aurkezteko eguna izan zen igandean. Ehundik gora haur izan ziren aingerua gurtu zutenak. Txikienei aingerua aurkeztu zitzaien. Ekitaldia Mikel Larrambeberek eta Jesus Mari Sotilek gidatutako mezaren ondoren. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak San Migeli haurrak aurkezteko laugarren edizioa izan zen igandekoa. Herritarrek santutegiarekin duten loturaren adierazle argia da urtetik urtera gero eta parte hartze handiagoa da. Iganderako 60 haurrek zuten aldez aurretik izena emanda, eta igandean ia beste horren beste gehitu ziren ekitaldira. Ekitaldia eta gero, haurrek Aralarko aingeruarekin duten loturaren adierazle izanen da jaso duten pergaminoa. BalorazioaDeun Mikel Goiaingeruaren Kofradiako presidente Jose Mari Ustarrozek igandeko ekitaldiaren balorazio "oso ona" egin du. Guztia "giro ederran" joan zela nabarmendu zuen eta jendearen "esker ona" jaso zutela nabarmendu digu. Lau edizioren ondoren eta urtetik urtera eguna "egonkortu" dela esan digu uhartearrak, nahiz eta jakin, San Ferminen ondoren denez zenbait oporretan dauden eta ezin duten etorri. Hala ere, data aldaketarik ez dute aurreikusten. Mikel Larrambebere apaiztegiko errektore izendatu du artzapezpikuak eta aurkezpen ekitaldi guztietan egon ondoren igandekoa azkena zuen. Jose Mari Ustarrozek esan digunez, "oztopoak eta trabak pasa ondoren uzta biltzen hastera zihoanean joatea pena da. Ildo bereko norbait etortzea espero dugu". Egindako lanaren adierazgarri litzateke Aralarko santutegira gero eta jende gehiago joatea. Antza, aurki jakinen da Aralarko e kaperau eta Uharteko apaiz zein izanen den.