Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Lakuntzako Udalak Sakanako Igeriketa Txapelketa antolatu dute gaurko, uztailaren 23a, ostegunarekin, Lakuntzako igerilekuetan. Txapelketa arratsaldeko lauretan hasiko da eta ondoko kategorietako igerilariek hartuko dute parte: kimuek (1999-2000), haurrek (1997-1998), kadete-jubenilek (1992-1996) eta helduek. Parte hartu nahi dutenek Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan eman behar dute izena (948 464 853).