Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuaren oniritzia jaso ondoren Irañetako, Uharte Arakilgo eta Bakaikuko Udalek haien dermioetan abeltzaintzako azpiegiturak hobetzeko lanak eginen dituzte. Baimendutakoaren arabera Irañetako Orakongo iturburuan hodi bat jarriko da eta handik ura Telleriako (Irañeta) eta Larrañagako (Uharte Arakil) larreetan jarriko den asketaraino eramanen da (2.250 metro). Iturri bat ere jarriko da.Irañetan Epeloako bidean, 230 metrotan, konponketak eginen dira, bai bide bazterrean baita bidean bertan ere. Uharteko Tortoako pistan ere antzeko konponketak eginen dituzte 770 metrotan. Bestalde, Uharte Arakilen, Pamplonagañeko tratamendu-eskorta dela-eta Aralarko santutegirako pista 40 metrotan konpondu eginen da. Uharten bertan, Aralar aldean dagoen Etxaben, ur hartune bat eginen da eta harekin ur baltsa bat eta bi aska elikatuko dira. 550 metroko hodia jarri beharko da horretarako. Urarekin zerikusia duen beste lan bat ere baimendu da: Irañetako Urruntzure iturburutik Aitzarko baserriraino eta Balentineneko bordaraino ur hodia jartzea. BakaikuNafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak honako lanak baimendu dizkio Bakaikuko Udalari: harrizko horma eraikitzea San Benito kaleko zati batean; Bakaiku eta Iturmendi lotzen dituen Txoritegiko bidea 715 metroko tartean hobetzea eta aska bat egiteko 150 metroko hodia jartzea.