Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, aurreko ostiralean Foruzaingoak gizon bat atxilotu zuen, emakumea bat ustez erasotzeagatik. Gobernuak zabaldutakoaren arabera biak banatze tramiteetan daude. Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada: ahal izanez gero, berehala Polizia deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia 112 da.- Erasoa gertatuz gero: konfidantzazko norbaiti kontatu jazotakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero: gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere: udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero: eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago: eguneko 24 orduetan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.