Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur hasi eta ostiralean despedituko da gazteen mailako Iruñeko Itzulia. 29 talde eta 180 txirrindulari ariko dira lanean, tartean Sakanako Irabia Aralar eta Rural Kutxa-Burunda taldeak. Gaur Valtierran hasiko da proba, arratsaldeko bostetan, eta bertan despedituko da, zazpiak inguruan, 85 kilometro egin eta gero. Hiru mendi igo beharko dituzte: hirugarren mailako Peraltako gaina, eta hirugarren mailako Virgen del Yugoko gaina, bi aldiz. Eguzkiak gogor joko du eta akaso beroa izango da txirrindularien arerio gogorrena, baina ihesaldietarako etapa ideala da gaurkoa. Itzulia irabazteko faboritoen artean dago Rural Kutxako Beñat Txoperena.