Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan Miro-ren heriotzaren urtebetetzea dela eta, Bartzelonako Miro Fundazioan ikusgai izango dugu erakusketa hau; bertan ikus dezakegu, bien arteko, artista katalandar eta idazle frantsesaren arteko adiskidetasun handia eta beraien erlazio profesionala.Erakusketa Jacques Dupin-en omenaldi bezala dugu. Gaur egun oraindik, erreferentzia bezala hartzen den Miroren liburua, Dupinek eginiko artistaren lehen monografia da. Poeta eta idazle honek, izugarrizko konpromisoa hartu izan zuen artearen munduarekin, eta bereziki, Miroren artearen difusioarekin.Bi lagun hauek Bartzelonan, 1954an ezagutu ziren eta hortik 2 urtera benetako adiskidetasuna sortu zen, Dupinek artistaren monografiarekin hasten denean. Beraien arteko kolaborazio profesionalak anitzak ziren: Mirok idazlearen liburuak ilustratuz, Dupinek artistaren grabatuei izena emanez... Baina poesiarekiko pasio handia izan zen, benetan elkartu zuena, Dupin eta Miro; eta bai arteak eta bai poesiak, ez dutela errealitatearen errepresentazioaren helburuaren idea.Erakusketan ikus dezakegu Miroren poesiarekiko interesa eta Dupin-en erlazioa artearekin, hiru sekzioren bitartez. Lehen sekzioan, "Joan Miro eta poesia" deiturikoan, ikus dezakegu, izenburuak dioen bezalaxe, poesiarekiko afinitatea. "Dupin-Miro" bigarren zatian, erakusten dira poeta eta margolariaren arteko elkarrizketak. Eta beraien arteko erlazio pertsonala eta profesionala. Eta "Dupin, poeta eta artisten biografoa" izeneko azken zatian, ikus daiteke artearekiko eta beste artistekiko (Tapies, Giacometti, Mitchell edo Masson) erlazioa.Finean, erakusketan ikus dezakegu Miro eta Dupinen adiskidetasuna eta azken honen entrega artearekiko. ITZIAR NAZABAL