Urte erdian 1.296 sakandar aldi baterako kontratuak eteteko EEEn daude

Guaixe 2009ko uztailaren 27a

Nafarroako UGT-ko Ikerketa Kabineteak jakinarazi digunez, ekainean ibarrean 13 Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu ziren. Haietatik 2 kontratuak hausteko EEEk ziren eta gainontzeko 11k kontratuak aldi baterako eteteko. Aurkeztutako espediente horiek 609 langile hartu dituzte eta haietatik 490engan izan dute zuzeneko eragina. 13 espedienteetatik 2 akordiorik gabe itxi dira. Berriro ere, espedienteek gehien ukitu duten sektorea metalgintza izan da (10 espediente). Eraikuntza, ostalaritza eta garraioen sektoreko enpresa banatan espedienteak ere aurkeztu ziren aurreko hilean. Kontratuak aldi baterako eteteko EEEk ekainean Sakanan izan duten eraginari dagokionez, 522ko plantilatik 407ri eragin zien. UGT-k zabaldutako datuen arabera, aurten mota horretako 43 EEE aurkeztu dira Sakanan eta 1.636ko plantillatik 1.296 langileri eragin die. HautsiKontratua hausteko EEErik otsailaz geroztik ez zen aurkeztu, baina ekainean 2 izan ziren aurkeztu zirenak. 87 langiletatik 83k kalean bukatu dute. Aurten guztira mota horretako 4 espediente aurkeztu dira, 157ko plantillatik 104ri eragin die. Bestalde, UGT-k jakinarazi digunez, Iruñaren ondoren Sakana da espediente gehien hartzen ari den Nafarroako eskualdea. Sakanan EEE izan duten enpresak hauek dira: Construccion de Herramientas SL, Apoyos Metalicos SA, Decoracion de Ventanas Alsasua SL, Iberica de Suspensiones SL, Industrias Laneko SAL, Kataforesis Recind SA, Magotteaux Vitoria SA, Margotzen SL, Mi Mamiñun SL, Talleres Asaizuleta SL, Tapiceria del Car SL eta Transportes Guicambe SL.