Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Bartzelona eta Irun lotzen zituen Migel Unamuno talgoak bere azken bidaia egin zuen. Haren ordez Alvia trena ari da bi hiriak batzen. Altsasuko Ezker Batuko Arturo Carreño zinegotziak jakinarazi digunez, Bartzelonara joan-etorria egiten duen tren berri hori geldialdia egiten du Altsasun. Carreñok adierazi digunez, "hori posible da Nafarroako Parlamentuak, Sakanako Mankomunitateak eta Espainiako Herriaren Defendatzaileak egindako presioari esker". Ezker Batuko zinegotziak, aldi berean, jendarteari dei egin dio tren hori erabiltzera, "geldialdiak eskatu eta gero ez esateko nahikoa ez dela erabiltzen". Bartzelonara joan nahi duenak Altsasun trena 9:32an hartu beharko du eta 13:59rako helmugan dago. Itzulerako trena 16:45ean abiatzen da Bartzelonatik eta Altsasun 21:00etan dago. Ezker Batuko zinegotziak nabarmendu du oraindik ere Madrilerako trenak geldialdia egitea falta dela. Bestalde, gogora ekarri du txartelak Renferen web orrian, 902 240 202 telefonoan edo bidai agentzietan salgai daudela.