Fiskaltzak "ETAren aldeko" ikurrak edo leloak "berehala" kentzeko agindu du

Guaixe 2009ko uztailaren 29a

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak Poliziari, Guardia Zibilari eta Foruzaingoari Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzaren agindu baten berri eman die. Haren bidez Vicente Gonzalez Mota fiskalak eskatu du "Nafarroako kale, taberna eta eraikin publikoetan ETAren aldeko lelo eta ikurrak dituzten kartel, pankarta eta pintaketak, berehala kentzeko". Fiskaltzak, aldi berean, eskatu du jartzen diren aldi guztietan kentzeko eta jartzen dituzten pertsonak identifikatzeko. 3 polizia indarrak fiskaltzak emandako agindua betetzeko koordinatuko dira. AltsasuAurreko ostiralean Altsasuko Udaleko Lanen Lantaldeak Foruen plazako eraikin batean zegoen ETAren anagrama ezabatu zuen. Lantaldeak hil honetan lan bera egiten duen bigarren aldia da, aurretik ere margotzea ezabatu zutelako baina bi egunetara berriro margotu zutelako. Anagrama margotua zegoen etxeko jabeak Guardia Zibilaren hainbat jakinarazpen jaso zituen zeinetan lehenbailehen margotzea kentzeko eskatzen zion, bestela "terrorismoa goratzea delitu jarraitua egitea"  lepora ziezaioketela jakinarazi zion. Etxe jabeak udalari horren berri eman zion, lehenik ahoz eta idatziz ondoren. Udalarendako etxe jabea "lehen kaltetua denez" margotzea ezabatzea erabaki zuen.