Frankismo garaiko ikurrak ezabatuta

Guaixe 2009ko uztailaren 30a

Aurreko ostiralean Altsasuko Udaleko Lanen Lantaldeak Bakean kaleko 3 eraikinetan eta Altzania kaleko beste batean zeuden Francoren garaiko panelak porlanez ezabatu zituzten. Guztiak Francoren garaian Altsasun egin zen zabalguneko eraikinetan zeuden. Hartutako neurri horrekin Altsasuko Udalak Espainiako gerra zibilaren 70. urteurrena zela-eta udalak onartu zuen mozioa da. Orduko hartan Altsasuko Udalak ikur frankistak kentzeko konpromisoa hartu zuen. Horrela, bere garaian, hilerri aurrean zegoen "erorien aldeko" oroigarria kendu zuen eta, oraingoan, beste 4 ikurren txanda izan da. Hala ere, zabalkundeko pisu batzuetako sarreren gainean frankismoko Etxebizitza Ministerioaren metalezko plaka txiki batzuk daude, geziak eta uztarriaren irudia dituztela.