Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Juanak geroztik, festarik festa dabiltza Sakanako herriak. Protagonista asko dituzte bailarako festek, baina bakarren bat azpimarratzekotan, musika azpimarratu behar dugu. Hori gabe ezin ulertu bailarako festak. Horren adierazle da abuztuko agenda. Denetariko taldeak ditugu aukeran: DJ Bertso eta Diego Quevedoren mexikarrak izanen ditugu Etxarrenen. Etxarriko festetan ere lekua eginen diete mexikar eta bertsoei, baita jota, euskal musika eta batukadari ere. Gainera, punta.puntako taldeen kontzertuak ere izanen dira, Vendetta esaterako. Altsasun musikak alaituko ditu agorrileko igandeak. Hariots, Leire group eta Iddawc taldeek folka eta jazza ekarriko dute Sakanara. Atzerriko taldeez gozatzeko aukera ere izanen dugu. Kanadatik The Real McKenzies taldea etorriko da Altsasuko Gaztetxera, agorrilaren 22an. Galdu ezinezko kontzertua izanen da.